Munitibarko Udalak web orria berritu du, diru laguntza bat tarteko
Webgunea berritu du Munitibarko Udalak. Lehengo moduan, www.munitibar.org izango da webgunearen helbidea. Web orrialde berria, Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuaren laguntzagaz berritu du.
«Helburua gure herriko egoera argi eskaintzea da, eta baita udal zerbitzuen, enpresa eta kultura eskaintzaren, eta, azken finean, Munitibarri buruz interesgarria izan daitekeen guztiaren berri ematea ere» esan du Munitibarko Udalak. Sortu den plataforma berria, erabilgarriagoa dela eta edui berriak dituela azpimarratu dute.
Tramiteak, webgunetik
Lehen ez bezala, laster, internet bidez izapide telematikoak egiteko aukera eskainiko diete herritarrei Munitibarko webguneak. «Orain ikusgai dagoen web orrialdea, lehenengo fasea baino ez da eta laster herritarrei administrazio izapideak etxetik bertatik egiteko aukera eskainiko zaie», esan dute. Wen gune berria tresna interaktiboa izatea gura du udalak.