Amoroto eta Ondarroako Udalak Apurketa Hidraulikoa (fracking) ikertzeko abian dauden baimenen eteteari buruzko mozioa onartu dute. Mozioa Eguzki taldeak aurkeztu du eta apurka-apurka Lea-Artibaiko herri guztietara eramango duela esan du. Zentzu horretan, Amoroto eta Ondarroa Fracking gabeko herri izendatu du Lekeitioko Udalak.
Eusko Jaurlaritza sistema hau ikertzeko baimenak ematen ari da, bai lehorrean eta baita itsasoan ere. SHESA bere enpresa publikoaren bidez ari da kudeatzen baimen horietako batzuk, esan dute. Horregaitik, Amoroto eta Ondarroako Udalbatzak Fracking sistema ikertzeko zundaketa baimen guztiak bertan behera lagatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.
Beste hainbat herritan mozioa jaso duten arren, oraindik osoko bilkuran gaia landu eta onartzeko zain daude. Tartean, Ispaster, Aulesti eta Markina-Xemeinen. Eskualdeko beste herriek mozioa oraindik iristeko dagoela azaldu dute. Lekeition aldiz, aipatu mozioa urtarrilean onartu zuten.