Zuhaitz, Landare eta baserri tresnerien azoka ospatuko da zapatuan Markina-Xemeinen
Urtero modura, baserri tresnak eta landareak ikusteko eta erosteko aukera egongo da zapatuan Markina-Xemeinen egingo den Zuhaitz, Landare eta Baserri Tresnerien azokan. Zuhaitz eta landareen hamalau mintegi egongo dira salmenta zuzena egiteko, eta Lea-Artibai eskualdeko baserriko produktuak erosteko aukera ere egongo da.
Nekazaritza atalean bederatzi dira Markina-Xemeinen egongo diren ekoizleak: ardi gaztadun ekoizle bi, ahuntz gaztadun ekoizle bat, ogia eta gozogintzako ekoizle bi, eztigile bat, txerrikietan ekoizle bat, ahatekietan ekoizle bat, ortuarietan ekoizle bat eta baserri lanabesen saltzaile bat.
Bestalde, Ekozain ekologia taldeak taloak eta eskualdeko sagardo zein txakolina saltzen jarriko ditu. Horrez gain bertaratzen direnek taloak egiten ikasteko aukera izango dute. Tailerra batez ere umeei begira antolatuko dute.
Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera azokari eta eguerdiko 14:00etararte iraungo du. Aurten ere iaz bezala azokaren kokapena zelaiaren goiko aldean izango da, herriko plazabarripean hain zuzen ere.