http://www.youtube.com/watch?v=l07gw0ffc2M "Gaurkoa aurkezpena baino ez da, eta bide beretik urratsak ematen hasteko momentua", esan zuten gogotsu, Kofradiako hitzaldi aretoan, Danel Solabarrietak, jendetza aurrean. "Erabakitzeko eskubidea eduki nahi dugu. Horretarako hasi gara batzen, era zabal batean, pertsonetatik taldera", azaldu zuen Kirmen Uribe idazleak.
http://www.youtube.com/watch?v=E-KCKsdIMo4 "Orain dela 25 urte feministok abortu librea, doakoa eta osasun sare publikoan egitea eskatzen genuen, eta orain ere gauza bera aldarrikatzen dugu", esan zuten ozen, zapatuan, Alamedan, emakumeei euren gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea oraindik ez zaiela aitortzen salatuz.