Inausketa Ikastaroa antolatu du Lekitto Bedarra elkarteak otsailaren 15erako. Klase praktikoak izango dira eta elkarteko partaide baten ortuan emango dira, eguraldia lagun izanez gero. Bestela, Kultur Etxean emango dute saio teorikoa.
Frutagintza eta mahastigintza izango dira gai nagusiak, eta beraz, fruta arbolen inausketaren ingurukoak izango dira praktikak.
Ikastaroa 09:30etik 12:30era emango dute, eta beraz,
09:15ean jarri dute batzeko hitzordua San Andres ingurutik dagoen Auzolaneko sarreran.
Inausketa ikastaroan parte hartu nahi dutenek
Lekeitioko Kultur Etxean eman behar dute izena edo bestela 94- 624 34 82 telefono zenbakira deituta. Partaide kopurua mugatua izango da eta 5 euroko kuota oradaindu behar da pertsonako.