Markina-Xemeingo Aratusteetako antzar jokoan parte hartzeko aukera, zabalik
Aurtengo Aratusteetan ere Antzar jokoa egingo da Zelaian. Urtero modura, jokoan parte hartu ahal izateko izena eman beharko da aldez aurretik. Parte hartzeko baldintza bakarrak 18 urtetik gorakoa izatea eta zaldia norberak ipintea dira. Izena udaletxeko harreran, edo
94 616 74 54 telefono zenbakira deituta eman daiteke. Azken eguna otsailaren 26a izango da.