Ondarroako Kale Handiko eta Musika Plazako pibotak martxoaren 3an ipiniko dituzte martxan
Pibota zabaltzeko txartelak eskuratu nahi dutenek barikura arte egin ahal izango dute eskaria. Udal erregistro orokorreko bulegora joan beharko dute interesatuek. Inprimaki bat bete beharko dute han, eta ostean, udaltzainen bulegoan jaso beharko dute txartela. “Udalaren asmoa ahalik eta erabiltzaile gehienek eskaria orain egitea da, baina aukera hori beti egongo da”, azaldu du Argia Ituarte alkateak.