Ordenagailuekin jolasean ariko dira barikuan umeak Aulestin
Ttantto, Txirritx, Mixi, Xango, Hiru mosketariak eta Mihiluze ordenagailuko jolasean ibiltzeko aukera egongo da bariku honetan Aulestin. Udal areto nagusia umeentzat zabalik egongo da 17:30etatik aurrera, bertan, umeek aukeratzen duten jolasean ibili ahal izango dute arratsaldean.