Pin pon eta futbolin txapelketa zapatuan, Lekeitioko gazte gunean
Laugarren Gazte Ekintza egingo da datorren zapatuan gazte gunean. Ping pong eta futbolin txapelketak jokatuko dituzte 12 eta 18 urte arteko gazteek. 19:00etan da hitzordua gazte gunean. Bertan futbolin zein pin pon txapelketarako izena emateko aukera egongo da. Irabazleek pizza bat izango dute sari eta parte hartzaile guztientzat pintxoak egongo dira.