
Plastikozko tapoien bilketa kanpainari amaiera eman dio Ronan Murphy lekeitiarraren familiak. Ronan Murphyren bizi kalitatea hobetzeko, kostu handia daukan, Dipiestadorea erosi behar zuten, eta tapoi bilketari ekin zioten Ronan Murphy gaztearen lagun eta senideek. Helburua beteta, premia zuten beste batzueri laguntzen ibili dira azken urteetan, baina, proiektu baten faltan, egitasmoa bertan behera ustea erabaki dute.
«Leku ezberdinetara deitu dugu baina, ez dugu tapoiak biltzeko asmorik duen beste inor aurkitzen», azaldu du Gorosti Txopitea Ronan Murphyren amak. Beraz, «pena handiagaz baina» batzeari utziko diote.
Gainera, tapoiak biltzen zituzten lonja beteta daukatela jakitera eman du Txopiteak. «Batuta ditugunak ere bideratzea faltako zaigu», aitatu du.