Udaleko wifi zerbitzua erabili daiteke Mendexan
Mendexako Udalaren wifi zerbitzua erabili ahal izateko, izena emateko epea zabaldu du udalak. Interesa duenak oinarrizko estaldura duen ala ez ikustea eskatzeko, udaleko telefono honetara deitu beharko du: 946842106. Horren ostean, eskaera orria bete eta urteko 50 euroko kuota ordaindu ostean wifi zerbitzua erabilgarri izango dute herritarrek. Zerbitzuarekin gustora ez daudenak, edozein unetan kendu ahal izango dute.