Zapatuan mus txapelketa antolatu dute Mendexan
Mahaiganeko jatetxean mus txapelketa izango da zapatuan 17:00etan. Bikote bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu, eta 16:30ak arte izango dute aukera txapelketan parte hartzeko izena emateko. Lehenenego saria, botearen %40, txerri bat eta txapela izango da, bigarrena, botearen %25, hirugarrena berriz botearen %15a. Azkenik laugarrenak mahaiganeko jatetxean afari bat irabaziko du. Txapelketa lau erregetara izango da.