
Leandro Azkue
Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaria
Argazkia: Urola Kostako Hitza
Lekeitioko EAJ-PNVk antolatua, arrantza sektorearen gaur eguneko egoerari eta etorkizunari buruzko hitzaldia emango du
Leandro Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendariak,
barikuan, kultur etxeko Azkue Aretoan. 19:00etan hasiko da hitzaldia.
2013.urtean Europar Batzordeak, Arrantza Politika Bateratu berria onartu zuen. Arrantza Zuzendariak politika horrek Euskadiko kasuan izango dituen eraginak azalduko ditu hitzaldian, bai eta politika hori aurrera eramateko izango dituzten erronkak, neurriak eta finantziazio iturriak ere.
Euskadiko Arrantza sektoreak gaur egun duen egoeraren berri ere emango du Leandrok eta etorkizunean zeintzuk erronkei aurre egin beharko dieten besteak beste baxurako arrantzak, alturakoak, artisau-ontzidiek, atunketariek, ekoizleek, merkaturatzeak, arrantza sektoreko emakumeek eta itsas kirol arrantzak.
Bestalde, berdel sasoia laster datorrela jakinda, Berdel Kuotak hobetzeko Madrilgo Ministerioarekin izandako negoziazioei buruz ere arituko da arrantza zuzendaria. Amaitzeko, aurtengo arrantza kanpainaren inguruan duen ikuspuntua ere azalduko du.