Zubixa Librek biharko egin du lehen hitzordua, 20:00etan, Resist Ondarru dokumentala emango dute Zubixan. Barikuan, ordu berean, zesta puntako Gipuzkoako txapelketa eta jolas parte hartzaileak izango dira aukeran Miruaitzen.
Zapatuak ekarriko ditu ekintza gehien: 12:00etan, kalejira egingo dute erraldoiekin, eta ondoren, trikipoteoa Beheko Plazatik hasita. Bertso bazkariari egingo diote tartea, 14:30ean, Gaztetxean: BeƱat Gaztelumendi eta Agin Laburu izango dira bertsotan; Bazkarirako txartelak salgai daude jadanik Zubixa eta Gaztetxian.eta arratsaldean antzerki laburren emanaldiak iznago dira Beheko Plazan, 19:30ean hasita Ekitaldi nagusia 20:00etan egingo da, eta gauez, 22:30ean hasita, kontzertuak izango dira. Egurra eta kitto, Pixontziz eta Ezten Giro taldeekin.
Domekak mus txapelketa ekarriko du Zubixara, 17:30ean.
Aipatutako ekimen guzti hauek aurrera eraman ahal izateko, Zine Forum Taldearen, Zesta taldearen, Erraldoien Konpartsaren, Antzerki taldearen, Trikitilarien taldearen eta Mutrikuko Rock Kolektiboaren laguntza izan du Zubixa Libre ekimenak.