Esker oneko eta irribarrea ezpainetan. Horrelaxe jaso zuten atzo, iluntzean, Ondarroako Udalaren 2013ko kirol
sariak Ioana Osak, Iñaki Arantzamendik, Arraun elkarteko gazteek eta Radixu Irratiak. Kirol gala, iaz modura
, “emozioz betetakoa izan zen”.

Ioana Osa
Sariak eskaintzeko momentuan bat etorri ziren guztiak: kirolean hasi zirenetik euren aldamenean izan dituzten eta dauzkaten lagun, entrenatzaile, taldekide eta senideekin banatu nahi izan zuten irabazitako oroigarria. Koaxi triatloi taldeari eta bereziki Arantza Burgoa triatleta eta lagunari eskaini zion bere saria Osak, triatloi eta duatloietan beti bere ondoan egoteagatik.

Oregi eta Arantzamendi
Mutrikuko eta Ondarroako eskalada taldeak izan zituen bereziki gogoan Arantzamendik, eta beragaz batera aritu direnei eta dabiltzanei. Eskaladak berari hainbeste enan izanagatik, jende guztia animatu nahi izan zuen praktikatzera. “Animatu eskalada egitera, gustatuko zaizue”, esan zuen.

Arraun elkarteko gazteak
Arraun elkarteko bazkide, laguntzaile, jarraitzaile eta arduradun guztiekin partekatu zuten euren saria arraunlariek. Iñigo Larrinaga entrenatzaileak guzti horiei eta bere arraunlariei eman nahi izan zizkien eskerrak, egindako lan onagatik eskerrak.

Gorka Solabarrieta Radixu Irratiko kidea
Dinamartxa egitasmoaren lehen urratsak eman zituzten Bolo-bolokoak eta urterik urte bizikleta eta mendi martxa aurrera ateratzen duten guztiak gogoratu zituen Gorka Solabarrieta Radixu Irratiko kideak. “Gaur neu nago hemen, baina hainbeste urtean Dinamartxa aurrera ateratzeko lan egin duen edozein ahalko litzateke egon hemen”, esan zuen, saria guztiena zela nabarmenduta. Radixu Irratiari aipamen berezia egin aurretik, Dina Bilbao eta haren oroimenez egiten den Dinamartxaren sorrera eta oraina azaldu zen pantailan. Isiltasuna nagusitu zen ikusleen artean.

Ibon Oregi
Sariak banatzen
Ibon Oregi triatleta markinarra egon zen, eta hura ere “pozik” zegoen, udal ordezkariek kirol galara gonbidatu izanagatik. “Nigaz akordatzea eskertzekoa da benetan”. Txalo artean amaitu zen ekitaldia, eta ondoren, luntxa eduki zuten aukeran.
Argazki galeria [nggallery ID=121]