
Iazko urtean otsailaren erdian zabaldu zuen Espainiako Arrantza Sailak, eta otsailaren amaieran hasi zuten kanpaina arrantzaleek.
Aurten, berriz,«martxoan hasteko itxaropena daukate arrantzaleek», beti ere aurretik baimena emanez gero.
Aurreko asteetan modura, Santurtziko eta Kantabriako ontzi gutxi batzuk baino ez dira atera itsasora asteon. Boga eta txitxarroa izan dira arrainik ugarienak bentan. «Boga asko asko eduki dugu», nabarmendu du Angel Arkotxan benta arduradunak. Daneetara 46.200 kilo saldu dira. Bataz besteko prezioari begiratuta, garest 0,95 eurotan erosi dute, eta merkeen 0,34 eurotan.
Txitxarro apur bat ere sartu da, txikia zein zuria: txikia 13.500 kilo –0,23 euro egin ditu kiloak, bataz beste–, eta zuria 13.800 kilo –2,96 euro egin du asteko bentak kontuan hartuta, bataz beste–
Joan den aste amaieran modura, atzo betandia lehorreratu zuten: 1.200 kilo izan ziren, eta, bataz beste, 2,18 eurotan saldu zuten. Gaur goizeko salmentarako, berriz, era askotariko arrainak lehorreratu zituzten.