
Olatu handi bat, Lekeition
Udaletako, aldundietako, Espainiako estatuko ordezkariek Eusko Jaurlaritzagaz batera egingo dute kalteen balantzea. 10:00etan bilduko dira, Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Bizkaiko eta Gipuzkoako portuak eta kostaldea gogor kolpatu dituzten denboraleek eragindako kalteak aztertzeaz gain, konponketa lanak koordinatzea izango dute helburu.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik egin du batzar deialdia, kalteak zenbatesteko, aseguruen bermeak eta babesak zehazteko eta konponketa-lanen plangintza egiteko.