Mujeres negras en euskadi: identidades y empoderamiento izenburupean, otsailaren 19an, eguaztena, hitzaldia egongo da Ondarroako Etxelila Emakumin Topalekun. Hitzaldia emakumezkoei zein gizonezkoei zuzenduta dago.
Euskal Herrian bizi diren emakume beltzen nortasuna eta jabekuntza mahai gainean ipiniko dira Etxelilan, datorren eguaztenean. Horretarako, Jeanne Rolande Dacougna Minkette Garaipen elkarteko feminista senegaldarra gerturatuko da Etxelilara, hitzaldia eskaintzera. Besteak beste, Euskal Herrian bizi diren emakume beltzen egoera zelakoa den eta zeintzuk aldarrikapen dituzten azalduko ditu Rolandek, euren bizipenak mahairatzeaz gain.
Haurtzaindegi zerbitzua
Hitzaldia 18:30ean hasiko da eta herritar guztiei zuzenduta dago. «Gazte, heldu, bertoko, kanpoko, emakume, gizon, langile, ikasle… denei zuzenduta dago hitzaldia. Parte hartzea librea eta doakoa da guztientzako!», aurreratu dute.
Etxelilak haurtzaindegi zerbitzua eskainiko du egunean bertan; zerbitzua erabili nahi dutenek aurretiaz izena eman behar dute
Hitzaldiak irauten duen bitartean, Etxelilak haurtzaindegi zerbitzua eskainiko du, bertaratzen direnentzako. Zerbitzu hori erabili ahal izateko, ostera, aurretiaz izena ematea «beharrezkoa» dela jakin eragin dute Etxelilako arduradunek. «Otsailaren 14tik aurrera eman ahal da haurtzaindegirako izena».
Izena emateko, interesatuek Etxelilara joan, deitu (94-613 40 08) edo idatzi beharko dute (etxelila@ondarroakoudala.net), .
Afrika beltzari buruzko hitzaldi hori Etxelilak eta Ondarroako Udal Berdintasun Sailak elkarlanean antolatuta dago.
Martxoko hitzaldia
Martxoan, ostera, Mendebaldeko Sahararen egoera ezagutzera emateko hitzaldia emango dute. Horretan, harresiaren bi aldeetako egoera azalduko dute Mariam Hasenna, Hayat Erguibi eta N´guia El Hawasik Ondarroako Etxelilan.
Bi hitzaldiak Etxelilak udal berdinatsun sailagaz elkarlanean antolatutako Munduko Emakumeekin Elkartasuna jardunaldien barruan daude kokatuta, beste hainbat ekintza eta hitzaldigaz batera.