
Eñaut Zubikarai atezain ondarrutarra erabakiorra izan zen, atzo, Errege Kopako finalaurrekoan. Taldeak joko oso ona egin bazuen ere, azkenean, Bartzelona egongo da finalean.
«Lehenengo golak min handia eman digu, baina buelta ematen saiatu gara, eta, behintzat, berdinketa lortu dugu», zioen partidu amaieran Zubikaraik. «Taldea partiduan hustu egin da, eta garrantzitsuena hori izan da: ahal den guztia eman dugu».
Emaitzak emaitz, Kopan jokatzeko aukera eduki izanagatik «pozik» agertu da. Eta datorren urtean ere, lehiaketan aurrera egiteko lanean jarraituko dutela nabarmendu du.