
Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta
eski irteera egongo da Baqueira Beretera martxoaren 7tik 9ra. Barikuan 18:00etan irten eta domeka gauean egingo dute buelta.
Bidaiaren barruan sartzen dira bi loaldi albergean, gosari bat eta afari bat. Horretaz gainera, Forfaita eta bi egunetako asegurua ordaindu behar dira. Hori guztia kontuan hartuta, nagusientzako prezioa 175 eurokoa izango da, eta 11 urtetik beherako umeena 147,5 eurokoa. Forfaitak 6 euro eta erdi garestiagoak izan daitezkeela ohartarazi dute mendigoizale taldekoek. Bestalde, bazkide ez direnek, 2014ko kuota ere ordaindu beharko dute.
Eski irteerara joan nahi dutenek 679 244 389 telefono zenbakira deitu behar dute 17:30etik 22:00etara. Azken eguna otsailaren 14a izango da, 21:00ak arte.