
GORA! tour birari hasiera eman aurretik eta motorrak berotzeko bi kontzertu emango ditu Esne Beltza taldeak asteburuan.
Bihar izango da lehenengo zuzenekoa, Portuko Ranpan, 22:30ean hasita, Radixu Irratiaren kontzertuen barruan. «Gora! disko berriaren lelengo kontzertua izango da gaurkoa, etorri denok», esan dute Radixukoek.
Sarrerak saltzen daude, Zurrumurrun, 5 eurotan.
«Gora! tour 2014 birari ekitekotan gaude. Ilusioz eta indarrez gainezka gatoz!», esan dute Esne Beltzakoek. Portuko Ranpako agertokira igo aurretik, talde barruan aldaketak izan dituztela jakin eragin nahi izan dute. «Lonbik eta Patxukok Esne Beltza uztea erabaki dute, aldi baterako, behinik behin, agertokiak, bidaiak eta agenda zorrotza utzi eta bakoitza bere familia eta gauzetan murgiltzea. Bide luzea eta oparoa egin dugu elkarrekin, oso dibertigarria eta lan askokoa», adierazi dute.