
Alberto Santana historialaria eta etnografoa
Gaztainaren historia eta istorioak kontatuko ditu zapatuan
Alberto Santana historialari eta etnografoak Uhagon kulturgunean eskainiko duen
hitzaldian. Euskal gizartean garai desberdinetan gaztainak izan duen garrantzia (gose garaietan…) oinarritzat hartuta historiari errepaso txikia emango dio, era askotako pasadizoak gehituta.
19:00etan hasiko da hitzaldia.
Erakusketa
Hitzaldiaren harira, Maria Tabernilla
Maria Politxeri buruzko erakusketa jarriko dute ikusgai kulturgunean. Urte osoan gozokiak saltzen zituzten Zelaiko goiko aldean Maria Politxek eta bere senarrak, euren kalamelu postu famatuan. Eta neguan gainera, gaztaina erreak ere saltzen zituzten.
Hitzaldiari amaiera emateko
gaztaina jana eskainiko dute Uhagon Kultur Elkartekoek.