‘Fenix 11 * 23’ filma egongo da ikusgai, bihar, Mutrikuko Zabiel kultur etxean
Mutrikuko Udal Kultura Batzordeak antolatuta, emanaldia 22:00etan hasiko da, eta doakoa izango da. Filma 2012 urtekoa da, eta Joel Joan eta Sergi Lara dira bere zuzendariak. Benetako gertakizunetan oinarrituta, Eric Bertran 14 urteko gazteak 2004. urteko udazkenean izandako bizipenak kontatzen ditu. Hainbat sari jaso ditu estreinatu zenetik.