Kontzertua, 22:00etan, hasiko da eta sarrerak salgai daude, kulturgunean, 5 eurotan; bazkideentzako 3 euro.
Niña Coyote eta Chico Tornado, Koldo Soret (Surfin kaos) eta Ursula Strong-ek (Zuloak, Las culebras) osatzen dute. Kitarrak, ahotsak eta bateriak osatzen dute taldea. Oro har, taldeak erritmo gogor eta pisutsuak eskaintzen dituela diote adituek. Horretaz gain, riff sakon eta potenteak eta soinu desertikoak ere biltzen ditu taldeak.

Ez da estreinako aldia talde horrek inguru hau bisitatzen duena. Iaz, esaterako, Mutriku Rock Kolektiboak urtero antolatzen duen Abendurock musika jardunaldietan parte hartu zuen.
Taldea 2012ko otsailean hasi zen proiektu berriagaz, Donostian. Ordutik hona, batean eta bestean ibili dira, euren ekoizpenak aireratzen.
Norman, bigarren lanagaz
Bestalde, Norman taldeak ere emanaldia eskainiko du, saio berdinean. Talde hori Eibartik eta Ondarroatik dator eta gaur maiatzean aurkeztu zuten Perkins lan berria aurkeztuko dute Uhagonen.
Normanek Gaztelupeko Hotsak etxearekin argitaratu du bederatzi kantu biltzen dituen azken lana; abesti bat instrumentala da. 50eko hamarkadako rock&roll, psicobilly, hardcore, garage-punk edota psikodelia estiloak uztartzen ditu diskoak. Gainera, biniloan argitaratu dute lana, eta barruan CDa dago.
Bi talde horien emanaldiagaz, gaur, Markina-Xemeingo Uhagonen rock soinuak izango dira nagusi, besteak beste.