
Joan den asteburuan Santurtzin jokatu zen Bizkaiko Igeriketa txapelketan egon ziren Ondarroa eta Markina-Xemeingo igerilariek emaitza bikainak lortu zituzten. Asteburu honetan igeriketako Euskadiko Txapelketa izango dute.
Ondarru Igeri Taldetik
Amaia Dieguez Irustak –100 estiloak eta 200 bizkar–,
Larraitz Torrontegi Rook –50, 100 eta 200 Bizkar– eta
Estibalitz Ruiz Irustak –100 estiloak, 100 libre, 50 Bizkar eta 50 libre– parte hartu zuten.
Markina-Xemeingo Atxondo Igeri taldetik, berriz,
Aimar Ibarloza Alberdik egin zuen igeri, eta hiru probetan hiru domina golkoratu zituen: zilarrezkoa 100 bizkar estiloan eta brontzezko bi 100 bular eta 50 libre estiloetan.
Bestalde Getxo Igeri Taldeko
Mikel Iriondo ondarrutarrak igeri egin duen proba guztietan lortu zituen dominak: bost urrezko domina 50,100,200 bizkar estiloetan, eta 4×50 krol eta 4×50 estiloetan, eta brontzezko bat 50 tximeletan.