Aransolo kaleko pibotea altxatuko du udalak
Aransolo kaleetako oinezkoen gunea ez errespetatzeak, arrisku egoerak sortu dituela esan du Berriatuako Udalak. Hori dela eta, datorren otsailaren 24an eskola ondoko sarreran dagoen pibotea altxatzea erabaki dute. Pibotearen giltza izateko beharrizana duten herritarrei, arrazoiak argi azaltzen dituen eskaera egiteko deia egin die udalak. Eskaria egindakoan Udalak aztertu eta erabakitakoaren berri emango dio herritarrari.