Arrantza sektoreari buruzko hitzaldiak interes handia eragin du Lekeition
Kultur Etxeko Azkue aretoa bete egin zen, Leandro Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendariaren hitzaldia entzuteko. Arrantza sektorearen gaur eguneko egoeraz eta etorkizunaz jardun zuen Leandro Azkuek Lekeitioko EAJ-PNVk antolatutako hitzaldian. Europako legediaren ondorioak, eta etorkizunera begirako proiektuetaz, hitzegin zuen. Lekeitioko arrantzale asko egon ziren hitzaldian, eta egindako galdera guztiei erantzun zien.
