
Arias Cañete
Bizkaiko golkoko arrantzaleak banatuta daude berdelaren kuota dela eta. Eskubide historikoen arabera banatzeko eskatu dute Gipuzkoa, Bizkaia eta Kantabriako arrantzaleek, eta era lineal batean egiteko Asturias eta Galiziakoek.
Miguel Arias Cañete Espainiako Ingurumen, Nekazaritza eta Arrantza ministroak «kuoten orekatze bat» egongo dela ohartarazi du azken orduetan. Esandakoa betez gero, euskal arrantzaleek berdelaren kuota txikiagoa edukiko dute.
«Arrantzatzeko aukerak banatzea beti izaten da konplexua, eta Gobernuak oreka bat bilatu behar du. Badakit Kantabriako eta Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek sentsibilitate bat daukatela, eta galiziarrek beste bat daukatela, baina Gobernua berdelaren kuotak beste kala guztietan egin duen modura banatzeko ahalegin guztiak ari da egiten», azpimarratu du ministroa