Gure Esku Dago erabakitze eskubidearen inguruko dinamika herritarraren aurkezpena egingo da eguenean, 19:30ean, frontoi txikiaren gainean dagoen kultur aretoan. Orokorrean ekimena zertan datzan azaltzeaz gainera, ekainera bitartean Markina-Xemeinen egingo diren ekintza ezbardinen berri ere emango dute.
Hilabeteak daramatza lanean Markina-Xemeingo lantaldeak. Errege bezperan aurkezpen txiki bat egin zuten kontzekupean, eta apurka-apurka egitasmoa sendotzen dabiltza. Lan taldea irekia eta zabala dela azpimarratu dute eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatu diete nahi duten guztiei.
Beste batzuren artean,
Dani Oiarbide Nazioen Mundua taldeko kidea egongo da hizlari modura.
Amaieran kopaua egongo da.