Alberto Hermida eta Alberto Ugalde izan dira Mahaiganeko jatetxeak antolatutako mus txapelketako irabazleak. Sari moduan botearen %40a, txapela eta txerri bat jaso zituen bikote irabazleak.
Bigarren postuan Ispasterk

o Olabe bikotea geratu zen eta hirugarren berriz Aierdi eta Xabat. Azkenik mahaiganeko jatetxeko afaria laugarren postuan geratu zen Gizaburuko bikoteak irabazi zuen.
Parte hartzea handia izan zen mus txapelketan. Izan ere, Mendexa eta inguruko herrietako 30 bikote inguruk parte hartu zuen 17:00etatik 20:00etara luzatu zen txapeleketan.