19:00etan izango da aurkezpena. Kirol elkarte, entrenatzaile, hezitzaile eta gurasoei zuzenduta, formakuntza tailerrak eskainiko dituzte Mutriku Futbol Taldeak eta Debabarreneko Eskola kirolek Kirola eta Euskera proiektuaren bidez. Tailerrak Elgoibarren, Deban eta Mutrikun emango dira ekainera arte.
Apirila eta maiatza bitartean, bestalde, gurasoentzako hitzaldiak egingo dira: herri bakoitzean hitzaldi bat antolatuko da, eta edonork edukiko du joateko aukera. Eta ekainaren 15ean, azken topaketa bat egingo da, ikasturte amaierako jai bezala. Debabarreneko eta Debagoieneko klubek hartuko dute han parte.
Entrenatzaile eta hezitzaileentzako formakuntza saioak
(19:00etatik 20:30era)
Otsailak 24. Mutrikun, Zabiel etxean. Gaia:
Estereotipo komunikazio eraginkorra.
Martxoak 10. Deban, Amaika Bat-en egoitzan. Gaia:
Kiroletako baloreak.
Martxoak 17. Elgoibarren, Mintxetan. Gaia:
Teknifikazioa II.
Apirilak 7. Mutrikun, Zabiel kultur etxean. Gaia:
Gatazken kudeaketa.
Maiatzak 5. Deban, Amaika Bat-en egoitzan. Gaia:
Teknifikazioa III.
Maiatzak 19. Elgoibarren, Mintxetan. Gaia:
Motibazio estrategiak.
Ekainak 9. Mutrikun, Zabiel kultur etxean. Gaia:
Hausnarketa plana.