Markina-Xemeingo Lantegi Batuak-ek ateak zabalduko ditu bihar
Pilar Ardanza Gizarte Ekintzako Foru Diputatua, Lantegi Batuak elkarteak Markina-Xemeinen duen Okupazio Zentroan egongo da bisitan eguazten goizean. Orain dela gutxi berritu eta handitu dute Plazakolan dagoen zentroa, eta bisita antolatu dute berriztatutako guztia ezagutzera emateko.
Urritasun fisikoa edo adimen-urritasuna duten 86 gaztek behar egiten dute gaur egun Plazakolako Okupazio Zentroan. Mekanizazio, muntaketa edota garbiketa ataletan behar egiten dute batez ere.