
Ondarroako Udalak 2013-2014 Guraso Eskolak antolatu ditu, haurraren eta nerabeen garapenaren oinarri psikologiko, sexual, komunikatibo eta sozialak genero ikuspegitik aztertu eta harreman berriak sortzeko tresnak ematea helburu hartuta.
Etxelilan emango dira eskolak, 18:30ean hasita: e
tzi 6 urtetik 12 urtera arteko gurasoei zuzenduta, jarrera sexistak gaia landuko da; apirilaren 10ean, 12-16 urteko gazteen gurasoek Sare sozialen inguruan berba egin ahalko dute.
«Parte hartzean eta elkarlanean oinarritutako metodologia jarraituko da, eta saioak dinamikoak izango dira. Gurasoek landuko diren gaien gainean hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera edukiko dute», azaldu dute udal berdintasun sailekoek.
Parte hartu nahi dutenek ikastetxeen bidez eman beharko dute izena. Bat edo batek nahiko balu, Etxelilara deituta ere izena ematerik badago (94- 613 40 08).