«Eskerrik asko jatekoa batzen lagundu duzuen herritar eta herriko dendari guztiei. Eta eskerrik asko udaleko brigadako langileei, jatekoa garraiatzen laguntzeagatik», esan dute udal ordezkariek. Bilketa kanpaina Sahela elkarteak antolatu du, Ondarroako Udalaren laguntzagaz.

“Mendebaldeko Sahara Marokok okupatutako herria da. Lurralde hartako errefuxatuak kanpamentuetan bizi dira, desertuan, baldintza oso gogorretan, euren herrira ezin direlako itzuli. Nazioarteko laguntza derrigorrezkoa dute bertan bizitzen segitu ahal izateko. Mendebaldeko Saharako gatazka politikoa konpontzeko herri horrek bere etorkizuna erabaki behar du. Marokok ezin die ukatu sahararrei autodeterminatzeko eskubidea”, gogora eragin dute udal ordezkariek.