Santa eskeko diruaren zati bat elizara bideratuko dute Ispasterren
Santa Ageda bezperan kantuan jasotako dirua elizako teilatua konpontzeko eta tanborrak erosteko erabiliko dute Ispasterren. 1900 euro bildu zituzten Kultura eta Jai Batzordeak, Santa eskean aritzeko egindako deialdiaren bitartez. Jasotako kopuru horretatik 1520 euro elizako teilatua konpotzeko erabiliko dituzte eta geratzen diren 380 euroak berriz, tanborrak erosteko. Antolatzaileek eskarrak eman gura izan dizkie Ispasterko herritar guztiei.