Gaztelekutik Lesakara egindako irteeran
Blog berria
txantxangorriaisia.wordpress.com helbidean aurki daiteke, herritarrengana iristeko «tresna erabilgarri eta eraginkorra izateko asmoz».
Blogak hainbat ataletan banatuta dago:
Txantxangorri atalean neguko hilabeteroko ekintzan berri zehatza emango dute.
Lapazorri atalean, berriz, Ludotekaren, Gaztelekuaren eta Haur Liburutegiaren inguruko informazioa aurki daiteke. «Ongi etorri irribarrian gune birtualera!», esan dute egileek.
Udal gazteri zerbitzuak
Haur liburutegia (3-12 urte) martitzenetik barikura egoten da irekita, 17:00etatik 19:00etara. Gaztelekua (12-18 urte) bariku, zapatu, domekan; barikuetan 16:30etik 20:30era, eta asteburuan 17:00etatik 21:00etara. Azkenik, Ludoteka ere (3-12 urte) astelehenetik barikura birtartean egongo da zabalik, 16:30etik 18:30era, haurrak adinka banatuta. “Animatu, esku zabalik hartuko zaituztegu eta !”, esan dute Txantxangorrikoek.