Lanbidek orain arteko Ondarroako bulegoa utziko du,
eta metro gutxira dagoen San Ignazio kaleko 40 zenbakira aldatuko da. Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulego berria irekita egongo da astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
Lekualdaketa etzi egingo dute, eta, ondorioz, egun horretan bulegoa itxita egongo da.
Argazkia: Gorka Ibaibarriaga
Bulego berriak espazio berriak ditu, hala nola, itxaron gela, bulego itxiak (pribatutasun handiagoa izateko aukera ematen dute jendea artatzean) eta erabilera anitzeko aretoa: azken horrten, besteak beste, lanbide-orientazioko lantegiak eskainiko dira, zerbitzuak modu hobean eman ahal izateko.
Bulego berrian Enplegu Zentro bat atontzea ere aurreikusi da: herritarrek erabili ahalko dituzten ordenagailuz eta interneterako konexioz hornituta egongo da.