Pilar Ardanza foru diputatuak Lantegi Batuaken eta Gorabideren egoitzak bisitatu ditu, Plazakolan
http://www.youtube.com/watch?v=_524QN0GPyg
Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte ekintzako foru diputatu Pilar Ardanzak Lantegi Batuaken eta Gorabideren tailerra bisitatu du, gaur, eguaztena, otsailak 19, Markina-Xemeinen. Besteak beste, egoitza berezietako plazen kostuei aurre egiteko konpromisoa berretsi du Ardanzak.

Hezkuntzako aldia amaitu eta gero, urritasuna duten pertsonak ezin direla etxean geratu dio Bizkaiko Foru Aldundiak. Bide horretatik, aurrera begira ere egoitza berezi horiek babesten eta laguntzen jarraituko dutela esan du Ardanzak. Plazakolako zentroan lan egiten duten %90 Lea-Artibaikoak direla gaineratu du, halaber. Egoitzok lana egiteko urritasuna duten pertsonen gizarte inklusiorako bide direla esan du. Eta ondorioz, Plazakolako eta haren moduko beste zentroei 2014an 9 milioi euro bideratuko dietela gaineratu du. Ardanzak bertatik bertara ikusi ditu Plazakolan egin diren berrikuntzak eta bertan lan egiten dutenekin aurrez aurre berba egin ahal izan zuen.
Foru diputatuagaz batera, Berriatuko, Markina-Xemeingo eta Etxebarriko alkate Imanol Mugartegi, Juanjo Txurruka eta Jesus Iriondo egon ziren, hurrenez hurren.
Argazki galeria [nggallery ID=122]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.