http://www.youtube.com/watch?v=7hIt7QAjxN0 Asteon albistegiak ondoko gaiak biltzen ditu: Itsas denboraleak eragindako kalteen kostuak (Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea); Pilar Ardanza foru diputatua, Plazakolan (Markina-Xemein); Euskara jardunaldiak, bihar (Lekeitio); Ibilaldiak badauka abestia (Gernika-Lumo); Espainiako bandera, ia udal ordezkari guztien aurrean (Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea); Izaskun Bilbao bermeotarra, Europara begira; Jaialdi senegaldarra, antzerkia eta jaialdia, asteburuan (Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea); eta gehiago!
http://www.youtube.com/watch?v=eOQgoV8m9ks Kantabriako arrantzontziek arrantzatu dituzte arrain handiak. Zehatz esateko, Madre Juanita arrantzontziak botatako sarekadak harrapatu ditu. Portuko langileek Hitzari jakin eragin diotenez, Madre Juanita arrantzontziko arduradunak, sarean bilduko zuen arrain kopurua ikusita, laguntza eskatu dio euren enpresa bereko beste arrantzontziari, Tonino. Bi txalupen artean tona bat lantosa igotzen saiatu badira ere, ezin izan dute eta beste bi arrantzontziren laguntza behar izan dute.