
Erdi Aroko kronikak, arrantza gaiak, Aurrera futbol taldeko gizonezkoak lehen aldiz 3. mailara igo zireneko kontakizunak, Ioan Arantzamendiri eskainitako artikulua, Josefa Kaltzakortari egindako elkarrizketa… Hori eta askoz gehiago jaso dute Ondarroako Historia Zaleek (OHZ) 200 orrialdetan.
Hondarroa 2013 urtekaria herriko pasadizoz jantzita dator beste behin, eta batez ere, herriko artxiboa osatzeko beharrezkoak diren lanez. “Libururaren izatea autoreak eta gaia edo bata zein bestea Ondarroakoak izatea da, eta horri filosofiari jarraitu diogu oraingoan ere”, azaldu zuen Patxi Etxaburu OHZko kideak. 2014. urtea Augustin Zubikarai jaio zeneko mendeurren urtea da, 150 urte beteko dira Txomin Agirre jaio zela eat 200 urte Pedro Mari Unanue jaio zela. Horri ere aitamena egin diote urtekarian.
1982an hasi zen Augustin Zubikarai urtekaria argitaratzen. 1998. urtera arte jarraitu zuen lanketa horregaz. Bi urteko hutsunearen ostean, 2000, urtean, testigua hartu zuen OHZk. 2001ean atera zuten
Ondarroa 2000. 29 urtean, guztira, 2.500 orri eta 600 artikulu argitaratu dituzte –OHZk 1.120 orri eta 200 bat artikulu–.
Egindako lana handia da, eta asko eta asko dago oraindik egiteko. “Bildumatxo bat egitea mereziko luke Ondarroak, guztia CD batean jasotzea”, adierazi du Fernando Agirrek. Aurrelan bat eginda, Bizkaiko Foru Aldundira eskaera hori bideratzeko asmoa erakutsi du OHZk. “Horretarako ondo letorke aldundiaren laguntza”. Irkaitzen, idiakezen. Garoan. Kuriken, Zurrumurrun eta turismo bulegoan dago eskura urtekaria, 10 eurotan. Danetara, 650 ale daude saltzen.
URTEKARIA, ORRIALDEZ ORRIALDE
AGURRA
3 HONDARROA 2013.
ERDI AROAN
5 20 crónicas o noticias medievales sobre Ondarroa.
ON DALA 100 URTE
9 1913an jaiotakoak.
ARRANTZA HERRIA
16 Baxurako arrantza-ontziak 2013an arrantzan.
16 Arrasteko arrantza-ontziak 2013an arrantzan.
18 Izurdeak gure inguruan.
SATURRARANGO KARTZELA
22 ¿Hubo o no fusilamiento de presas?
32 Entrevista a Josefa Kaltzakorta.
HERRIA eta herritarrak
36 Ondarrutarras contra Hitler.
El batallon Gernika en la 2ª Guerra Mundial.
Los combates de Pointe-de-Grave (abril de 1945)
52 Antonio Arrizabalaga II. mundu gerran.
54 Maria Luisa Egurrola (1924-2013),
bizitza guztiko karlista.
56 Lorea Etxaburu Ajarrista (1933-2013).
62 Lorea Etxaburu, goian bego.
66 Ioan Arantzamendi, agur eta ohore.
72 Erretratuen Otzarea.
94 Emakumeok elkarlanean.
Munduko eta Ondarroako Ginekologiaren
historiarako apunte batzuk.
96 Aurrera lehenengo aldiz 3. mailara igo zenekoa.
ONDARROA, BASERRI GIROAN
108 Joxpa Antoni Idoeta Argoitia.
(Berriatuko Arantzadi baserria)
120 Gorozikako historia ezagutzen
(Atxondo eta Ubilla baserrietan).
134 Elisa Uriarte eta Patxi kaltzakorta
(Errenteriako Goiti baserria)
144 Asterrikako Eskola.
EUSKAL KULTURAREN KABIA
158 «Atako Bandan, 5.1» poema sinfoniko korala.
160 «Made in Ondarru» 2013.
161 Ondarroako Arrantzaleen giroko berbak: S-T
ARTXIBOAK ARAKATZEN
177 Ondarroako Armarriak. OHZren proposamena.
199 AKATSAK ZUZENTZEN