
Domeka goizean Laudion lehiatu zen Euskadiko Kros Txapelketan 4. eta 5. postuak lortu dituzte Ainara Mugartegi eta Aiora Agirregomezkorta markinarrek. 72 atletak hartu zuten parte lasterketan, batzuk taldean eta beste batzuk banaka. Hiru talde eta sei atleta aritu ziren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako taldeetan. Mugartegi eta Agirregomezkorta Bizkaiko selekzioagaz joan ziren.
Hasieratik jarri ziren aurrean markinar biak, eta aurreko taldean mantendu ziren azkenera arte lasterketa bikaina eginda. Ibilbidea nahiko gogorra izan zen, aldatzekin, baina neskak ondo ibili ziren marka bikainak eskuratuz.