Primitiva loteriak 36 milioi euro laga ditu Lekeition
Zapatuko Primitivako zozketako 6+Reintegro kategorian Lekeition saldutako zenbakia izan zen saritua. 36.322.422, 18 euro irabazi ditu, bada, Lekeitioko loteria administrazioan zenbaki hori zuen txartela erosi duenak. Guztira bi izan dira kategoria horretako sarituak; bigarren saria Sevillako El Cuervo herrian tokatu da.