Maila ona eman dute Quincocesek Euskal Herriko kopako bigarren proba puntugarrian. Emakumezko seniorren artean Quincoces bigarrena izan da helmugaratzen zapatu eta domekako lasterketan. Zapatuan 2:08:07 denbora egin zuen mendexarrak eta sailkapen orokorrean 19. postua eskuratu zuen.
Bi eguneko mendiko eski lasterketa izan da Izabakoa, Euskal Herrian egiten den bakarra. Zapatuan bakarkako proban lehiatu behar izan zuten eta domekan berriz krono igoeran. Elurraren baldintzak direla eta antolatzaileek bi egunetako ibilbideak aldatu behar izan zituzten eta domekako probari esaterako 200 metroko malda gehitu zioten.
Quincoces gustora aritu da bi egunetan eta lortutako emaitzarekin pozik dago. «Zapatuko proban izotz asko egon da eta horrek lasterketa konplikatu egiten du, baina ibilbidea oso polita izan da eta asko gozatu dut» esan du Quincocesek.
Hurrengo proba, martxoaren 15 eta 16ko asteburuan izango da Picos de Europan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.