
Zapatu goizaldean sute txiki bat piztu zen Abaroa Jauregiko teilatuan. Suhiltzaileak eta ertzaintza bertaratu ziren eta arazorik gabe kontrolatua izan zen segidan. Orain, suhiltzaileen eta ertzaintzaren txosten teknikoaren zai dago Lekeitioko Udala, sutearen arrazoia zein izan den argitzeko.
Udal teknikariak Abaroa Jauregian izan dira, udaltzainburuarekin teilatuaren egoera ikuskatzeko.