Maolud Yeslem artita sahararrak, Saharako harresiaren inguruko hitzaldia emango du barikuan Aulestin. Hitzaldiaren ostean,
Por cada mina una flor dokumentala ikusi ahal izango dute Aulestin.
Dokumentala, Tindoufeko (Sahara) errefuxiatuen kanpamenduan grabatu dute. Ikusentzunezko lan honen bitartez, Marokok Saharako lurretan eraiki duen harresiaren kontrako salaketa egin gura dute. Marokok eraikitako 2.720 kilometroko harresiak, Saharako herritarrak banatzen dituela diote eta gainera, lurreko mina eta bestelako hainbat lehergai jarri dituztela azpimarratu dute Aulestin ikusgai egongo den dokumentalean.
Harresian jartzeko loreak
Hitzaldi eta dokumentalaren emanaldia, 18:30ean hasiko da Udal areto nagusian. Aulestiko Udala eta Euskal Fondoak antolatutako hitzaldia, gaztelaniaz izango dela ohartarazi du Aulestiko Udalak. Izan ere, Yeslem Sahararra da eta ez du euskaraz hitz egiten.Horrez gainera, hitzaldira datozenek lore artifizialen bat ekarriko balute, Sahararako harresian «landatuko» dutela azaldu dute antolatzaileek.