2014ko Bizkaiko bertsolari txapelketan izena emateko epea zabaldu du Bizkaiko bertsozale elkarteak. Eskualdeetako kanporaketetan izena emateko, martxoaren 5a baino lehen izena eman beharko dute bertsolariek. Txapelketan zuzenean parte hartzeko txartela eskuratu dutenek ostera, maiatzean izango dute txapelketan izena emateko aukera.
Txapelketan parte hartu nahi duenak 946812711 telefonora deitu edo bizkaia@bertsozale.com helbidera idatzi beharko du.
Txapelketa antolatzen ari den taldeak aurtengo txapelketak izango duen egitura zehaztu du. Udaberrian, Bizkaiko zortzi eskualdeetako kanporaketak jokatuko dituzte. Horren ostean, udazkenean, bost kanporaketa eta hiru finalaurreko jokatuko dira final nagusiaren aurretik.