Bizkaiko Ikasle Eztanda aurkeztuko dute barikuan, Ondarroako gaztetxean
18:00etan egingo da aurkezpena, martxoaren 27an Bizkaian egitekoa den hezkuntza arloko grebari lotuta. Ondarruko ikasle talde batek egingo du aurkezpena, eta bide batez ikasle mugimenduari buruzko hausnarketa bat zabalduko dute, herriko gazteekin eta ikasleekin batera. Hezkuntza eredu hobe baten aldeko borroka aktibatzeko ideiak elkartrukatzeko ere balioko du aurkezpenak. “Animatu eta etorri denok”, esan dute deitzaileek.