Debabarreneko LABek eredu berri baten aldeko elkarretaratzea egin du gaur
Delegatuek bilera izan dute gaur Eibarko Armeria Eskolan. Besteak beste, ondorengo gaiak aztertu dituzte: egoera politikoa, negoziazio kolektiboaren egoera, martxoaren 3an FMIko arduradunek Bilbon egingo den NDFren goi-gailurraren aurkako mobilizazioa (GUNE gehiengo sozial eta sindikalaren plataformak antolatuta), martxoak 10etik eta 21era bitartean Euskal Herria zeharkatuko duen Eskubide Sozialen Aldeko Martxa eta martxoaren 22an Espainiako estatuko hainbat herrialdetako klase sindikatuekin Madrilen bukatuko den Duintasunaren Martxa.
Ondoren, pobreziaren aurkako elkarretaratzea egin dute Eibarko Untzaga plazan, eta bertatik, martxoaren 3an Bilbora joateko deia egin diote jendarteari, horretarako, Eibarretik eta Bergaratik autobusak antolatu direla adieraziz.