
Karmengo elizaren atzeko konposta guneko programa pilotoan parte hartuko dutenen artean gitzak banatzen hasi da gaur Markina-Xemeingo Udala. Zapatuan, bigarren tailerra emango dute, Azpiko Errotako gunean konposta egingo dutenentzat.
Karmengo elizaren atzeko konposta gunean parte hartuko dutenek udaletxeko harreran hartu ahal dituzte giltzak, gaurdanik. Beste alde batetik, aste honetan Udalak egituratzailea prestatuko du (zarba) eta ur hartuneak egingo ditu, baldak garbitu ahal izateko.
Aurreko zapatuko tailerrak oso erantzun ona jaso zen, 38 lagunek parte hartu baitzuten. Bigarren gunekoen txanda dator oraingoan, Azpiko Errotako gunekoena. Zapatuan izango dute saioa, 11:00etatik aurrera, kultur aretoan.
Markina-Xemeingo Udaleko Ingurumen Batzordeak hondakin organikoa konposta bihurtzeko gune bi prestatu ditu herrian, Karmengo Elizaren atzeko partean dagoen berdegunean eta Azpiko Errotan. Guztira, 104 familiak parte hartuko dute Markina-Xemeingo programa pilotoan, eta saio hauekin formakuntza emango zaie.