Kresalaren triki-pandero kalejirak irekiko ditu bihar inauteriak Ondarroan

OLYMPUS DIGITAL CAMERA Bihar hasiko dira Ondarroan inauteriak ospatzeko ekintzak. Ondarroako Udalak antolatuta, triki-pandero kalejira egingo du Kresala Kultur Elkarteak 19:00etatik aurrera. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete.